Biboteak moztuz ia 500 euro lortu dituzte Movember ekimenerako Bergaran

Jone Olabarria 2021ko aza. 27a, 16:53

Movember egitasmoaren barruan, 480 euro batu dira Bergaran prostatako eta barrabiletako minbizien ikerketarako. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu gaurkoan baina hala ere taldetxo bat batu eta biboteak moztu dituzte, enkantean, Seminarixoko arkupeetan. Musika eta guzti, giro ederrean egin dute aurtengo Movember hilabeteari amaiera emateko ekitaldia.

Goizeko hamarretarako zuten aurreikusita mendi buelta egitea MovemBer Gara taldeko kideek, eta euriak plana zaildu duen arren, bederatzi lagun animatu dira San Martzialera igo eta goiz pasa egitera. Eguerdian iritsi da baina, aurtengo aldiari amaiera emateko ekitaldia, bibotea mozteko unea, hain zuzen ere. Bazkaria egiteko asmoa ere bazuten, baina COVID-19ak eraginda azken egunetan bertan behera lagatzea erabaki dute.

Batutakoa, CIC Biogunera

Enkantean saldu dituzte bergararren biboteak eta ekimeneko antolatzailea den Joxu Aranak azaldu duenez, "harrera polita" izan du: "Ez da orain dela pare bat urtekoa bezalako ekintza programa zabal egon, baina iaz bertan behera geratu ziren batzuk berreskuratu ditugu 2021ean". Guztira 140 lagun inguru dira Bergarako taldean, eta batutako dirua CIC Biogunera bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak