Abenduaren 3tik 13ra eman daiteke izena 2021eko erakusleiho lehiaketan

Jone Olabarria 2021ko aza. 26a, 16:14

2019ko lehiaketako irabazleetako bat izan zen Gorosti loradendako arduraduna saria jasotzen.

Aurten ere Gabonen testuinguruan apaindutako establezimenduen erakusleihoen lehiaketa egingo dute Bergaran. Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute, www.bergara.eus webgunean bozkatuz.

Epaimahaiaren lana errazteko, lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea gomendatu dute: lan egunetan dendak ixteko ordura arte eta jaiegun eta bezperetan, iluntzeko 21:00ak arte.

Honakoak dira parte hartzeko baldintzak:

  • Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, abenduaren 3tik 13ra bitartean, 943 761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).
  • 2021eko abenduaren 8tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
  • Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
  • Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
  • Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.
  • Epaimahaia osatuko dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek.

Lehiaketako sariak hauek izango dira:

  1. Ziurtagiria eta 300 €
  2. Ziurtagiria eta 250 €
  3. Ziurtagiria eta 150 €
  4. Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria.

Sari guztiak Udal bonotan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko. Sari-banaketa abenduaren 17an, ostirala, izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak