Jon Kirru Iparragirrek LAB sindikatuko Debaldea eskualdeko arduradunak adierazi duenez, azkenaldian bolo-bolo ari da Euskal Herrian greba orokor baten beharra, eta, datarik ez egon arren, grebarako arrazoiak ez direla falta adierazi du. Martitzenean, Irizar jauregian, galdera batzuei erantzuna bilatzea edo horietaz berba egitea izan zutela saioaren helburu adiera-zi du: "Gaur egungo mundu mailako egoera nola dagoen eta izan diren aldaketak, nola dauden beste jendarte eredu bat bilatzen duten gizarte eragile taldeak, pandemiak ekarri dituen aldaketak, eta aurrerantzean ditugun erronkak eta hartu beharreko norabidea izan dira, batez ere, berbagai izan ditugunak".
Gizarte eredu berria
Datozen hilabeteetan erabaki zorrotzak hartu beharko direla adierazi du Iparragirrek: "Batez ere, Europako funtsak direla-eta erabakiak hartu behar dira, guk nahi dugun norabidean joateko. Birbanaketaren diskurtsoan sakondu nahi dugu, beste gizarte eta produkzio eredu bat eratzeko... Bilatzen dugun gizarte eredu horretarako, burujabetza behar dugu, babes sozialeko esparru propioa, legedi propioa, gure lan kodea... Hori lortzeko pausoak eman behar ditugu egunerokotasunean".