Indarkeria matxista salatuz, kale ekintza egin dute bergararrek

Jone Olabarria 2021ko aza. 26a, 10:10

Martxanterek deituta, "Antolakuntza, elkarbabesa eta autodefentsa feminista" aldarrikatzeko kale ekintza eta kontzentrazioa egin zuten San Martin Plazan atzo arratsaldean. Eguerdian ere, Bergarako Neska Gazteak eta Ikamak deituta, kalera irten ziren ikasleak: "Saretu eta borrokatuz, autodefentsa armatzat, hezkuntza eredu feminista lortuko dugu!".

Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, bergararrek ez zuten hutsik egin eta askotariko aldarriak entzun eta irakurri ahal izan ziren, heldu, gazte zein haurren eskutik. Eguerdiko 12:00etan batu ziren ikasleak plazan, autodefentsa feministaren aldeko aldarriekin. "Covid-19ak gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik, batzuk gaitz honi esleitu dioten arren egun bizi dugun krisi anizkoitzaren ardura, badakigu honek aurretik zetorren kapitalismo heteropatriarkal arrazista basatiaren oldarraldi bat azkartu baino ez duela egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak