Nor baino nor gehiago jardungo duten dantzarien artean zazpi bikote Azpeitikoak izango dira, bi Lezokoak eta bikote bana Ibarrakoa, Zestoakoa, Lezo-Pasai Donibanekoa eta Lezo-Bidaniakoa.
Bikote horiek guztiek Fandangoa dantzatu beharko dute Bergarako txistulari bandak lagun eginda, eta Arin-Arina, Estanga anaia-arreba trikitilarien laguntzarekin.
Txapelketa bukatzeko Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek parte hartuko dute. Txistulariek Jose Inazio Ansorenaren Lexearen habanera joko dute, eta 11-12 urteko neska-mutikoekin osatutako taldeak Gipuzkoako pausoetan oinarritutako koreografia eskainiko dute.
Sariak
Epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako Dantzari Biltzarrak izendatutako lau kidek, eta honako sariak banatuko dituzte:
- Saria: Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 euro.
- Saria: garaikurra eta 160 euro.
- Saria: garaikurra eta 150 euro.
- Saria: garaikurra eta 140 euro.
- Sari: garaikurra eta 130 euro.
Horiez gain, sari bereziak ere banatuko dituzte; bata jantzi egokienak jasoko du, eta bestea, 12 urte artekoetan ondoen sailkatu den bikoteak.
Garaikurrak Bergarako Xanti Arrieta zeramikagileak eta Xabier Diaz de Zerio eskultoreak espresuki eginikoak direla jakinarazi dute antolatzaileek.