Indarkeria matxista salatu dute Bergarako pentsiodunek asteleheneko elkarretaratzean

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 23a, 10:07

Pentsioen alde egiten duten elkarretaratzean kolore morea izan zen nagusi atzo. Emakumeek askotariko diskriminazioak eta indarkeriak jasaten dituztela salatu gura izan zuten Bergarako pentsiodunek. Era berean, pobrezia eta genero arrakala indarkeria direla gaineratu zuten eta emakume aurpegia dutela.

Hona hemen haien salaketa:

"Bizi garen sistema patriarkala oinarritzen da gizonek emakumeek baino gehiago balio dutela, eta bizitzako esparru guztietan du eragina. Emakumeak askotariko diskriminazioak eta indarkeriak jasaten ditu. Sarritan, familian zein gizartean tratu txar asko pairatzen ditu.
Gainera, abian dagoen Pentsioen Erreformak ahaztu egiten gaitu. Ez dago neurri eraginkorrik genero arrakala desagerrarazteko. Ez eta alarguntza-pentsioak hobetzeko. Ezta emakume askok miserian bizitzeari uzteko beharrezko duen gutxieneko pentsiorik ere. Pobrezia eta genero arrakala indarkeria dira eta emakume aurpegia du". Txalo zaparrada eskaini zieten elkarretaratzearekin bat egin zuten Aranzadi ikastolako batxilergoko hamabi ikasleri.

Atzoko agerraldia bukatu zuten azaroaren 25ean, eguenean, San Martin plazan egingo den kale-ekintzara gonbidatuz herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak