Merkataritzan euskara sustatzeko kanpainarekin bat egin du Bergarako Udalak

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 22a, 18:28

Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak merkataritzan euskara sustatzeko helburuarekin eta EAEko 60 udalek baino gehiagok hartuko dute parte, horien artean Bergarakoak.

Euskararen erabilera konfiantzarekin lotzen du kanpainak; izan ere, "tokiko merkataritzaren gertutasunak eta betikotasunak konfiantzazko harremana" sortzen du. Hala, kanpainak aurkezten du euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide moduan. Era berean, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea eta sentsibilizatzea du helburu. Mezua irudikatzeko erabilitako spotak bezeroen eta tokiko merkatarien arteko harremana erakusten du. 

Iaz egin zen halako kanpaina lehenenengoz. Oraingoan, modu bateratuan egitearen alde agertu dira erakundeak –Eudel, Uema, Aldundiak…– eta azken bi urtetan egindako koordinazio lana oso modu positiboan baloratu dute. Horregatik, datozen urteei begira, kanpaina denboran iraunkorra eta bateratua izan dadin adostu da denen artean.

Abenduaren 31ra bitartean luzatuko da, eta eremu batzuetan urtarrilean ere mantenduko dute merkealdiei keinu eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak