Larramendiko planta: Bergarako Udalak gaur aurkeztu ditu alegazioak Jaurlaritzan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko aza. 22a, 17:44

Bergarako Udalak Valogreene Paper BC, S.L. enpresak San Juan auzoko Larramendi industriagunean paper-industriaren hondakinen tratamendurako ezarri nahi duen plantaren inguruan alegazioak aurkeztu ditu gaur, azaroak 22, Eusko Jaurlaritzan. Herritarrek azaroaren 29ra arteko epea izango dute alegazioak aurkezteko. 

Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, azaroaren 10ean herritarrekin egin zuen bilera irekian aurreratu zituzten "nondik norakoak". Alegazioak hirigintzari eta ingurumenari lotutakoak dira: "Hirigintzari dagokionez, indarrean dagoen Plan Orokorrak ez du jasotzen hondakinen kudeaketarako azpiegitura erabilera, eta beraz, ez dago Larramendi industrialdeko H partzelan onartuta. Bestetik, hondakinen kudeaketaren erabilera ere ez da bateragarria, erabilera osagarri bezala onartuta dagoelako, baina ez erabilera nagusi bezala".

Ingurumen ikuspegitik honako azalpena eman du Udalak: "Kontuan harturik zuhurtziaren eta kautela-ekintzaren printzipioa eta proiektu teknikoaren kaudimenari buruzko berme teknikoen gabezia, horrek gomendatzen du jarduera ez baimentzea, gertuan daude-eta etxebizitzak eta bizitegi-auzoak. Osatzeko edo zuzentzeko hainbat alderdi ere proposatzen dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak