Asier Elorzak eta Mikel Etxeberriak osatzen duten Diablues Ta bluezifer bikoak emanaldi berezia eskaini zuen atzo, Seminarixoan. Gure urdina diskoa jendaurrean lehenengoz aurkezteaz gain, Bergarako Urretxindorrak taldeari ere keinua egin zioten Diablues Ta Blueziferrek. Euskal kantuen letrak blues doinuekin nahasten ditu taldeak gitarren, armonikaren eta tronpetaren doinuekin, eta atzo gozatu ederra hartu zuten euren musikarekin, Bergarara gerturatu zirenek.