MovemBer Gara ekimenaren eskutik, "rock spinning saioa" izan zuten atzo, azaroak 19, Bergarako Agorrosin kiroldegian. Azkaiter Pelox bandaren zuzeneko musikak lagunduta, bertaratu ziren herritarrek helburu solidario bategatik gustura izerditu zuten; pandemiak eragindako iazko etenaldiaren ostean, indartsu bueltatu da MovemBer Gara ekimena; gaur, hilak 20, Elorregin elkartuko dira Arrasateko eta Oñatiko lagunekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.