Ikasturte berriarekin inauguratu zuten San Martin Agirre eskolako "patio inklusiboa". Eskolako guraso elkartearen ekimenez abiatu eta eskolako zuzendaritzarekin eta Udalarekin elkarlanean eta auzolanean berritutako patioak, baina, ez du esperotako hasiera izan erabilerari dagokionez: "Ikasle guztiei jolaserako askotariko aukerak eskaintzen zaizkie kanpo espazio inklusibo honetan, eta baita eskola orduetatik kanpo herriko ume guztiei ere. Azkenaldian, baina, konpontze lanetan jarri behar izan ditu eskolako komunitateak indarrak, hainbat pertsonak egiten duten espazioaren erabilera desegokiagatik: zaborrak uzten, apurketak egiten edota belardia, ortua… behar bezala ez zaintzen".
Patioa zaintzeko deia
Eskolak eta Udalak dei egin dute ingurua zaintzeko: "Jolas librerako patio honekin abiatutako bidearekin jarraitu nahi dugu, proiektuari eta lan egiteko moduari dagokionez. Dei egiten diegu herritarrei helburu horietan partaide izan daitezen".