Senitartekoek adierazi dutenez umore ona galdu gabe eta osasuntsu heldu da urteurren borobilera. Gaineratu dute beti izan duela gustuko familiarekin eta lagunekin egotea eta gaur egun ere adinak uzten dion neurrian egoten dela. Hala, urtebetetzea ere haiekin ospatuko du.
Orain dela 70 urte inguru iritsi zen Bergarara Eskoriatzatik. Familiaren zaintzaren –lau seme-alabaren ama da– eta etxeko lanen ardura izan du. Jostea gustuko izanik, ikastaroak jaso izan ditu eta ikasitakoak gero beste batzuei irakasten jardun ere bai.
Bergarako udal ordezkariek datozen urteei ere "umorearekin eta kemenarekin heltzea" desiatu diote, "horrelako egun gehiago ospatzeko aukera izan dezan".