Santa Zezilia eguna ospatzeko, bueltan datoz kalejirak

Jone Olabarria 2021ko aza. 19a, 16:50

Domekan, bandak kontzertua emango du, eta, eguraldia lagun, kalejira ere bai; Musika Eskolak, aldiz, eguenean egingo du

Banda ere frontoian arituko da, domekan, 12:30ean, Santa Zezilia ospatzeko. Eguraldiak laguntzen badu, aurretik kalejira egingo dute: "Askotariko estiloak egongo dira: klasikoa, euskal musika, modernoa... Gustu guztientzat, eta gauza berriak ezagutzeko aukerarekin".

Iaz ere ezin izan zuten kalejirarik egin Bergarako Musika Eskolako txikienek, baina, dena ondo bidean, azaroaren 25ean beteko dituzte herriko kaleak musikaz, Banda Gazteko kideek lagunduta. 17:30ean hasiko dira, plazan, eta eguraldiaren araberakoa izango da ibilbidea. Hala ere, bukaeran kontzertu txiki bat emango dute. Musika Eskolako zuzendari Marije Ugaldek azaldu duenez, iaz lehenengoz egindako hainbat ekintza ere berreskuratuko dituzte: "COVID-19a zela-eta, Santa Zezilia egunaren bueltan egiten ditugun ohiko ekintzak moldatu egin genituen. Eskolan bertan antolatu genuen egitaraua, eta aste osoan zehar egin genituen ekintzak. Photocall-a eta pegatinak ere egin genituen orduan, eta aurten kalera aterako ditugu, denen eskura".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak