Jardun Euskara Elkarteak ekintzaz beteriko hilabetea iragarri du. Haur, gazte zein helduen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, azaroaren 22tik abenduaren 17ra luzatuko den egitaraua eman du argitara. Publiko ezberdinentzako jarduerak izango dira, eta kokapen zein molde ezberdinak izango dituzte.
Hona, zehazki, egitaraua:
- Azaroaren 22tik 28ra (Elkar Megadenda): euskarazko liburuak merkeago erosteko aukera, helduen (%50eko deskontua), gazteen (%30eko deskontua) zein haurren (%15eko deskontua) literaturan.
- Azaroaren 22tik abenduaren 17ra (Jardunen, Udal Liburutegian): euskarazko liburuen truke azoka.
- Azaroak 28, domeka (11:00tik aurrera, Oxirondoko Aidau haurren zerbitzu gunean): Domekak familian gozatzen tailerra, familiei zuzendutako ipuinak sortzeko tailerra.
- Abenduak 13, asteazkena (18:00an, Osintxuko liburutegian): ipuin kontaketa.
- Abenduak 15, asteazkena (17:30etik aurrera, Osintxuko liburutegian): familiei zuzendutako ipuinak sortzeko tailerra.
- Urtarriletik aurrera: irakurketa erraza taldea.
Azaroaren 28an egingo den tailerrerako ezinbestekoa da izena ematea; azaroaren 24a baino lehen egin beharko da, Jardunen. Izen-ematea doakoa izango da.