Hainbat herrialdetako musikariek hartuko dute arte kontzertuan, tartean, Bergarako Musika Eskolako Trikiti eta pandero taldeak. Konexioa zuzenekoa izango da eta Valentzia, Cabo Verde, Guatemala, Kurdistan eta Euskal Herriko txoko desberdinetara ere helduko da - Amorebieta, Bergara, Donostia, Getxo, Gernika, Legazpi eta Lekeitio-. Talde bakoitzak bere herrialdeko egoera azaldu eta bertako musika eskainiko du.
Bigarrenez antolatuko dute kontzertua, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta. Iaz egin zuten lehenengoz, eta orduan bezala streaming bidez jarraitu ahalko da 2021eko kontzertua.