Amodiozko gutunen lehiaketan parte hartzeko aukera, zabalik

Jone Olabarria 2021ko aza. 15a, 16:39

2020ko lehiaketako irabazleak. Argazkia: Jardun.

Urtarrilerako bidali behar dira Jardun Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko lanak.

XXX. aldia du Amodiozko Gutunen Sariketak eta seigarren aldiz antolatu dute esaldien arlokoa. Urtarrilaren 6a da eskutitzak bidaltzeko azken eguna, eta urtarrilaren 14a esaldietarako.

Whatsappez edo mezuz bidal daitezke esaldiak, 605 71 24 69 zenbakira, edo postaz, amodiozkogutunak@gmail.com-era; gutunak ere, posta elektronikoz edo elkarteak Errotalde jauregian duen egoitzara eramanda.

Oinarriak 'Jardun.eus' atarian

2005ean edo lehenago jaiotakoek har dezakete parte aurtengo sariketan, eta lan guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute; horrez gain, lanek gutun forma izan behar dute –DIN-A4 orrietan eskuz eta ordenagailuz idatzita aurkez daitezke–. Oinarriak hemen ikusgai.

Bost sari banatuko dituzte, eta, urtero moduan eta egoerak ahalbidetzen badu, otsailaren 14an, San Valentin egunean, Irizar jauregian izango da sari banaketa ekitaldia, 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak