Schubert-en Rosamunde, orkestrasko hari taldeak interpretatutako Tchaikowskyren Andante cantable, Astor Piazzolaren Oblivion, Izaroren Errefuxiatuarena eta Enrike Txurrukaren beraren Elkartze doinua eskaini zituzten.
Ia bi urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, atzo egin zuen emanaldia Bergarako Orkestra Sinfonikoak. Bost pieza eskaini zituzten Enrike Txurrukaren gidaritzapean Bergarako Frontoian. Horien artean, ikusgai duzuen Izaroren Errefuxiatuarena, Eider Elorzak abestua eta txalo zaparrada luze eta ozenak jaso zituena.
Schubert-en Rosamunde, orkestrasko hari taldeak interpretatutako Tchaikowskyren Andante cantable, Astor Piazzolaren Oblivion, Izaroren Errefuxiatuarena eta Enrike Txurrukaren beraren Elkartze doinua eskaini zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.