85 bergararrek hartu dute parte euskarazko ahotsen grabaketa maratoian

Miren Arregi Amasorrain 2021ko aza. 13a, 16:30

Teknologiarekin euskaraz aritzeko auzolan digitala egin dute gaur goizean Bergarako Aroztegi aretoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Euskarazko ahots teknologiak garatzeko helburuarekin, 85 bergarar batu dira Librezale taldeak bultzatutako ekimenera.

Parte hartu duen pertsona bakoitzak, ordu laurden baten, euskarazko hainbat esaldi grabatu behar izan ditu. Common Voice izeneko ekimenaren baitako proiektua da hori eta horren baitan, munduko hizkuntza mordo baten garatzen ari dira teknologiak. Helburua da euskarazko teknologia indartsuak lortzea, ordenagailuei adibide mordoa emanez, eta sistema adibide horien gainean ikasten jarriz. Hala, helburua da, adin, tonu eta euskalki desberdineko jende pila baten ahotsez osatutako datu-basea egitea.

Izan ere, mundu digitalak geroz eta presentzia handiagoa du eta horrako saltoa egiten ez duen hizkuntzak etorkizun beltza izango du. Horretaz jabeturik, esan moduan, gaur, 85 bergarar batu dira euren ahotsez euskarazko esaldiak grabatzera. Bi izan dira egitekoak: ahotsa grabatzea batetik, eta beste batzuek egindako grabaketak balidatzea, bestetik. Gainera, antolatzaileek herritarrak ere animatu gura dituzte nork bere etxean tarte bat hartuta, proiektuari ekarpena egitera. https://commonvoice.mozilla.org/eu  webgunean sartuta egin daiteke hori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak