UNED Bergarak ikasturteari hasiera eman dio ofizialki

Miren Arregi Amasorrain 2021ko aza. 12a, 21:38

Bergarako osoko bilkuren aretoan egindako inaugurazio-ekitaldian zenbait ikasle izan dira protagonista eta bertan partekatu dituzte UNEDen izan dituzten bizipenak eta euren bizitza pertsonalerako eta bultzada profesionalerako titulu bat lortzeak suposatu diena. Ikasturte berria inauguratzearekin batera, azken bi urteotako promozioetako ikasleei ere banatu dizkiete diplomak.

Ekitaldian Bergarako alkate Gorka Artolak, Bide azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek, UNED Bergarako zuzendari Iñaki Esparzak eta UNED zentroko errektoreorde Jesus de Andresek jardun dute.

Gaurkoan, UNEDek publikoki aitortu nahi izan ditu bertako ikasleen ahalegina eta borondatea. Hala, tradiziozko inaugurazio-hitzaldian, “Nire esperientzia UNEDeko ikasle gisa” izenekoan, haiek izan dira protagonista. Ekonomia Graduko Martín Aranda, Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoak Graduko Ainara Sánchez eta Geografia eta Historia Graduko Jabier Elduaien ikasleek eman dute hitzaldia, eta bertaratuekin partekatu dituzte ikasketetan izan dituzten bizipenak, bai eta tituluak lortzeak euren bizitza pertsonal eta profesionalerako ekarri dizkien onurak. 

Bergarako Musika Eskolako Hari Taldearen emanalditxoarekin eman zaio bukaera ekitaldiari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak