Ekimenaren helburua da merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumoa sustatzea eta, horretarako, herriko ekonomia suspertuz eta tokiko establezimenduetan kontsumo kontzientea bultzatuz.
Erosketa-bonuak https://bergara.bonoak.eus webgunearen bidez kudeatuko dira eta kanpainari atxikitako komertzioetan bertan bakarrik erosi ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko muga, diruz lagundutako bonuak erosteko 75 eurokoa da, kopuru hori gaindituz gero, ez du deskonturik izango.
Prozedura hau da:
1. Erosketa egingo den establezimendura joan.
2. Erosi nahi den produktua edo zerbitzua aukeratu.
3. Saltokiko saltzailearen bitartez, bergara.bonoak.eus web-aplikazioan bonuaren zenbatekoa aukeratu.
4. Bonua ordaindu establezimenduan bertan.
Bonuek informazio hau izango dute:
-
QR kodea, erosketa-prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
-
Bonua erosten duen pertsonaren izena eta abizenak eta NA zenbakia, baina horrek ez du esan nahi bonua pertsona horrek erabili behar duenik.
-
Erosketa data eta ordua, zenbatekoa eta aplikatutako deskontua.
-
Bonuaren iraungitze data, esleitutako dirua lehenago bukatzen ez bada: 2021-12-31.
Establezimendu bakoitzak jaulki ditzakeen diruz lagundutako bonuen gehienezko muga 7.500 euro da.