Grupo Eibar higiezinen agentziak beste promozio bat irekiko du Bergarako Ernai kalean, 25. ataria eraikita. Izan ere, 21. zenbakiko etxe bakarra geratzen zaie saltzeko, eta jada jendea bizi da blokean. 23. atartea 2023ko bigarren seihilekorako izango dute prest, eta hor ere etxebizitza bat izan ezik beste guztiak salduak dituzte. Hortaz, bloke berriko 24 etxebizitzak komertzializatzen hasi dira jadanik, eta esan beharra dago 23. atartekoak baino handiagoak iza-go direla, oro har.
Gozatu kanpoaldeaz
Besteak bezala, pisu hauek ere bi eta hiru logelakoak izango dira, norberaren gustura moldatzeko modukoak. Bergarako arautegia aintzat hartzea izango da baldintza bakarra; hartara, hiru logelakoek bi komun izan beharko dituzte, nahitaez, eta logelek zabalera minimo bat bete beharko dute. Beraz, gelak handitu nahi dituztenek aukera polita izango dute.
Balkoi eta terraza zabalak eskaintzen dituzte, gainera. Atikoak 40 metro karratutik gorako terrazekin datoz, eta azpiko pisuetako balkoirik txikiena sei metro karratukoa izango da.
Pisuen erosketak garajeak eta sotoak aukeratzea ere ahalbidetzen du. Lau motatako aparkalekuen artean egin daiteke hautua: garaje indibidualen artean, irekiak edota itxiak daude, eta garaje bikoitzetan, berdin.
Atseden hartzeko egokiak
Lorentxokoko ezaugarrietako bat da gune eguzkitsuan dagoela, adineko pertsonentzako eguneko zentroaren ondo-ondoan. Azken urteetan urbanizazio prozesu handia egin du Grupo Eibarrek Ernai kalean; ondorioz, seme-alabak dituzten familia gazteentzat bizitoki egokia bilakatu da auzunea. Toki lasaia eta familiarra da, haurrek jolasteko parkea ere eskaintzen duena. Dagoeneko bertan bizi direnek Grupo Eibar agentziarekin kontrastatu dute energia gutxi kontsumitzen duten etxeak direla, eta, logela gehienek baserri aldera jotzen dutenez, ez dagoela lo egiteko inolako arazorik.