Antolatzaileek jakinarazi dute autobusa 10:30ean irtengo dela Bergaratik eta 13:30ean abiatu Donostiatik, bueltan. Izena aurretik eman behar da honako telefono zenbakira deituta: 630 74 81 95.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatu ditu manifestazioak Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna osatzen duten sindikatuen eta kolektiboen babesa jaso du –ELA, LAB, ESK, STEILAS, Bilgune Feminista…–. "Pentsio publiko duinak" defendatzeko eta Espainiako gobernuak iragarritako pentsioaren lege-proiektuaren aurka deitu dute manifestazioa. Hain zuzen ere Bergarako hainbat erretiratuk aldarrikatu zuten hori atzo, San Martin plazan.