Martxan da Danobatgroup-en Euskararen Eguneko lehiaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko aza. 9a, 09:50

Euskaraz izango gara leloa aukeratu dute aurten; azaroaren 30era arteko epea dago parte hartzeko.

Euskaraz izango gara leloa aukeratu du aurten Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu ohi duen lehiaketarako. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei zuzenduta dago eta, beraz, bergararrek parte hartu ahalko dute. Nola? Ondorengo webgunean sartu beharra dago. 

Erantzunak Danobatgroupeko webgunean aurkitu ahalko dira. Horretaz gain, industria arloan euskararen erabileran laguntzen duen hitz teknikoz osatutako hiztegia eskura dago. Hiztegian hitz berriren bat sartzeko proposamena egiteko aukera ere ematen du. Azaroaren 30era arteko epea dago lehiaketan parte hartzeko, eta abenduaren 3an erantzun zuzena eman dutenen artean honako sari hau zozketatuko dute: gaua eta gosari ederra bi pertsonarentzat Bizkaiko zuhaitz-etxe baten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak