Urriaren bigarren astetik aurrera, eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 6an argitaratutako dekretuarekin bat eginez, txanda sistema ezabatu zen Agorrosinen: gimnasiotik, bainu etxetik eta igeritoki txikitik. Horrekin batera edukiera muga bereziak ere kendu egin ziren.
Hilabete horretan egondako dinamika aztertu du Udalak, eta hasieran aipatutako bi neurri berriak indarrean ipintzea adostu du. Igerilekuarena indarrean dago azaroaren 2az geroztik, eta pisu libreen gela eta areto-txirrindularitzaren gelak banatzearena, azaroaren 3tik.
Materiala, eskatuta
Bestalde, Bergarako Udalak kaleratutako oharrean zehazten da pisu libreetarako gelarako materiala oraindik ez dela heldu. "Mundu mailan dagoen hornitze arazoak tarteko, materiala falta da", zehaztu du.
Era berean, gaineratu dute, fitness gelan dagoen makinaren matxura ez dela oraindik konpondu. "Mantentze kontratua dugun enpresari jakinarazi genion makina apurtuta dagoela urriaren 7tik. Bitan egon dira instalazioan, baina, kasu honetan ere, pieza baten zain gaude. Hortaz, makina ezin daiteke erabili".