Gorka Artola eta Alberto Alonso 'Harira' saioan, azaroaren 16an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko aza. 10a, 17:12

Artola eta Alonso, artxiboko argazkietan.

Goiena telebistaren Harira saioan egongo dira Gorka Artola alkatea (EH Bildu) eta Alberto Alonso (PSE-EE), hilaren 16an, 21:00etan eta 23:00etan. EAJko bozeramaile Irune Galarragak ere jaso du gonbidapena, baina Bergarako EAJk uko egin dio saioan parte hartzeari. Bergarako askotariko gaiak izango dituzte hizpide, tartean, azken asteotan zeresan handia eman duen Larramendiko planta.

Debagoieneko udaletan ordezkatuta dauden alderdi politikoetako ordezkariei ahotsa eman eta mahai-inguruak egiten ari da Harira saioa denboraldi berrian, Eneko Azkaraterekin eta Goiatz Aranarekin. Datorren astean Bergarari eskainiko zaio. Gorka Artola alkatea (EH Bildu) eta PSE-EEko bozeramaile Alberto Alonso egongo dira saioan. EAJko bozeramaile Irune Galarraga ere gonbitatu dute, baina Bergarako EAJk uko egin dio saioan parte hartzeari. Herritarrek ere izango duzue zuen gaiak edo galderak proposatzeko aukera. Posta elektronikoz: berriak@goiena.eus; eta whatsapp edo telegram bidez: 688 69 00 07. Galderak bidaltzeko azken eguna: domeka, azaroak 14.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak