Alayn Carazo Iturriaga bergararrak (sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa) eta Iosu Isaias Villanueva Castro Isuo urretxuarrak (ahotsa) osatzen dute Hegazkin taldea. Datorren asteburuan –hilak 13– egongo da taldea ikusteko aukera Bergaran bertan, izan ere Mukuru Jaixa ospatuko dute Kartzela Zaharrean. Hegazkin taldearen kasuan, Gviridiren proiekzioekin arituko dira bertan ere.
