'Erbesteko gutunak Victor Hugori' liburuaren aurkezpena, datorren eguaztenean Kartzela Zaharrean

Jone Olabarria 2021eko azaroaren 3a

Martxanterek eta Angiolillo liburutegiak antolatuta, liburuaren sorkuntzan aritu diren idazleak gonbidatu dituzte azaroaren 10ean, 18:00etan. Hedoi Etxarte, Amaia Lasa eta Nora Arbelbide izango dira bertan.

Erbesteko gutunak Victor Hugori liburuari esker, Louise Michel-en idatziak, Michele Angiolillok Germinal oihukatu zuen lekura ekarriz, elkarren hitzak eta pentsamenduak berriz lotuko dituzte. Azaldu dutenez, Louise Michel borrokalari anarkista eta feminista ezagunaren bizitza eta pentsamendura hurbilpen bat egingo dute, Pariseko komunaren 150. urtemugan, hain zuzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak