Bolada txarrarekin jarraitzen du Bergarak (0-1)

Nekane Muñoz Poza 2021eko urriaren 31

Bergara-Mutriku partiduko jokaldi bat.

Lehen zatian aurkariak hobeto jokatu zuen, berdegunean baloia ondo mugituta eta aukera garbirik izan ez arren, arrisku sentsazioa sortzen zuten mutrikuarrek. Bergararrak ez ziren eroso aurkitu eta arazoak izan zituzten zelai erditik aurrera euren jokoa egiteko. Hala ere, atsedenaldira hutsekoarekin heldu ziren.

Aldageletatik bueltan indartsuago zelairatu ziren etxekoak, hegaletik arriskua sortuz baina gol aukera garbirik egin gabe. Lehen zatian baino hobeto ibili ziren Gonzalezen mutilak, baina mutrikuarrek jokaldi isolatu batean lortu zuten gola. Kolpe galanta jaso zuten etxekoek eta ezin izan zioten buelta eman emaitzari. Orain bolada txarrari buelta emateko lanean jarraitu beharko dute, sailkapenean zulotik ateratzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak