Gorka Artola Bergarako alkateak eman dio hasiera saioari, eta ondoren Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente Luis Elicegik hartu du hitza. Halere, bi protagonista nagusiak Rosa Errazkin eta Miguel Angel Elkoroberezibar izan dira; kide numerario berriak. Beraiek eman dituzte bi sarrera ikasgaien irakurketak.
Errazkinek museoaren inguruan jardun du Laboratorium Museoa: Zientzia, Ondare eta Gizarte Topagune izeneko hitzartzean, eta Elkoroberezibarrek pintura izan du berbagai; hain zuzen ere, azken 250 urteetan Bergarako pintoreen eta eskolaren ibilbidea.
Idazle eta ikertzailearentzat "oso hunkigarria" izan da ekimena: "Oso ederra izan da; ohore handia, Bergararentzat". Batez ere, saioan zehar eskainitako musika emanaldiek hunkitu dute; Mozkorra Parregarri obra interpretatu dute musikariek, baina bi hizlariei keinu eginda.