Monzon-Ganuza sariketako saria izango den artelana aukeratzeko epea ireki da

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 28a, 13:57

Zaloa Ipiña artista bilbotarra, 2021eko sarietarako egindako artelanarekin

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria ekimenak sari berezia eskaintzen die saridunei: euskal artista berri baten obra artistikoa. Zaloa Ipiñak egindako 'Amnesia kolektiboa' lanaren ostean, ireki da bigarren edizio honetako artista gaztea aukeratzeko epea. Obra berria edo aurrez egina izan, 3.500€ko ordaina eramango du artistak.

Seaskako lehen andereño izan zen Libe Goñi Garatek eraman zuen etxera Zaloa Ipiña artista bilbotarrak egindako 'Amnesia kolektiboa' artelana. Izan ere, martxoan egindako Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Sariaren lehen edizioan saria bera euskal artista berrien sustapenerako ekimen bihurtzeko erabakia hartu zuten sariketaren bultzatzaile diren Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak.

Bide horretan, 2022ko sariketako saria izango dena aukeratzeko epea ireki da. Bergarako Beart arte elkarteko kide den Karlos Galarraga, margolari den Jesus Mari Lazkano eta arte historialaria eta komisarioa den Mikel Lertxundi izango dira obra edo obra egingo duen euskal artista gaztea hautatuko duten hiru adituak; izan ere, bi moldetan hautatu liteke saria: aurretik egina duen obra bat emanez, edota artista bati obra berri bat diseinatzeko aukera eskainiz. Biek ala biek etekin ekonomiko bera izango dute artistarentzat: 3.500€.

Urte berria epemuga

Beren obren berri emateko, euskal artista berriak Olaso Dorrea Fundaziora hurbildu beharko dira 2021eko abenduaren 31a baino lehen. Beste edozein zalantza argitzeko, aldiz, fundazioa@olasodorrea.eus posta helbidea jarri dute interesdunen eskura.

Ipiña artista eta Goñi saritua, 'Amnesia Kolektiboa' artelana eskutan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak