Erosketa-bonuen sistema ezagutzeko saioa egingo da merkatari eta ostalariekin

Uxue Igarza Loiola 2021ko urr. 25a, 18:48

Azaroan jarriko dira martxan erosketa-bonuak, eta eguenean, horien funtzionamendua azaltzeko bilera deitu du Udalak ostalari, merkatari eta zerbitzuetako establezimenduetako langileekin. 15:00etan izango da, Seminarixoan.

Zerbitzuen sektorean kontsumoa sustatzeko, diruz lagundutako bonuak aterako ditu Bergarako Udalak herritarrentzako. Azaldutakoaren arabera, “udalerriko hiri-ekonomia suspertzea” eta “tokiko establezimenduetan kontsumo kontzientea bultzatzea” dira helburuak.

Guztira, 30.0000 euro bideratuko dira kanpainara, eta establezimenduak hiru baldintza bete beharko dituzte bonuen sisteman parte hartzeko: hamabost langile baino gutxiago izatea; ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea Bergaran –eta zerga hori ordaintzetik salbuetsita egotea–, eta epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea: 65, 67, 86 edo 97; eta jarduera ekonomikoa jendearentzat irekitako lokal batean garatzea, Bergarako udal-mugartearen barruan.

Bonuen funtzionamendua 

Pertsona bakoitzak 75 euroko muga izango du, eta establezimendu bakoitzak jaulki ditzakeen bonuen gehieneko muga 7.500 eurokoa izango da. Bestetik, 2021eko abenduaren 31 baino lehen erosi eta kontsumitu ahal izango dira –betiere udalak kanpaina honetara bideratutako kopurua lehenago agortzen ez bada–. Eta bukatzeko, bonuak kanpainara atxikitako establezimenduetan bertan erosi ahal izango dira bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak