Fran Martinezek, Teatro Pezkao taldeko kideak, bere hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du, Nudo eta Manipulados lanen ostean. Zapatuan, 22:30ean hasita, izango da Padre obra ikusteko aukera: "Ahalik eta zintzotasun handienarekin, umore beltzarekin eta inprobisazio apur batekin bat eginez, pertsonaiak istorio bakar batean gidatzen gaitu, bere bizitzaren baitan. Antzezlaneko pertsonaia, narkotikoen detektibe bat da, pelutxe lotsagabe batekin bizi dena".
Domekan aldiz, Teatrokupadok Petricor lana eskainiko du, sei esketxetan garatuta: Felicidad, Mudanza, Convivencia, Redes sociales, El pintor eta Los ricos de Yorkshire. Pandemiaren aurreko aldian eta pandemia garaian landu eta entseatutako piezak dira eta antzerki taldeak bizitzako hainbat alderdiri buruz duen "ikuspegi berezia" azaltzen da.