Bergararrek ez dute gaur erasoan egun ona izan, eta euren jokoa bizkortasunean oinarrituta eta neurketak eraso askotara izanda, ohi baino gol gutxiago egin –denboraldiko kopuru txikiena– eta sasoiko lehen porrota izan dute gaur. "Jokalari arinak, pisu gutxikoak, ditugu, eta epaileek ohi baino defentsa gogorragoa baimendu izanak ere ez digu mesederik egin", adierazi du Elortzak.
Aitzakiarik ez, dena den; tolosarren nagusigoa, alde batetik etxekoen hutsengatik baina maila handi batean eurek asmatu izanagatik, onartu eta hurrengo jardunaldira begira jarri behar. Gaurko notizia ona, gazte mailako Jon Balmorik eta Ekain Olaziregik debuta egin dutela lehen taldearekin: "Oso partidu ona egin dute, eta dena eman dute azken minutura arte".