GI-627 errepidea itxiko da asteburu honetan, Bergaran

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 21a, 19:00
GI-627 errepidea itxiko da asteburuan. Argazkia: Google maps

GI-627 errepidea itxiko da asteburu honetan, zapatutik domekara arte, Bergaran. Ondartzako biribilgunetik GI-2632 errepidearekiko lotunera doan zatiari eragingo dio itxierak.  Hala ere, AP-1 autobideko ordainlekura sartzeko bidea irekita egongo da.

Bidegi foru sozietateak AP-1 eta A-636 Beasain-Bergara autobideei zerbitzua emango dien errepideen artapen zentro berria egiteko lanekin jarraitzen du Bergaran. Hori dela eta, datorren larunbatean, urriak 24, goizeko 06:00etatik, igandean, iluntzeko 22:00etara GI-627 errepidea itxita egongo da, errepide horren bi aldeetan dauden bi lurzatietan joango diren zerbitzu eta instalazioetarako kanalizazioak lurperatzeko.

Errepidea itxita egongo da Ondartzako biribilgunetik GI-2632 errepidearekiko lotunera doan zatian. AP-1 autobideko ordainlekura sartzeko bidea zabalik egongo da, eta lanek irauten duten bitartean, trafikoak Amillaga industrialdetik eta GI-2632 errepidetik desbideratuko dira. Desbideratzea seinaleztatuta egongo dela jakinarazi dute Aldunditik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak