Langile autonomoei zein langabetuei luzatutako eskaintzan lan arriskuen prebentziorako ikastaroak nabarmendu dituzte.
Langile autonomoei zuzenduta daudenean artean lan arriskuen prebentziorako 30 orduko ikastaroak nabarmendu dituzte. Azaroaren 15etik 26ra egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, 13:30etik 16:30era. Diruz-lagunduta daude.
Langabetuei zuzendutako ikastaroen artean orga-jasotzaileak, zubi-garabiak eta pilagailuak segurtasunez maneiatzeko prebentzio-ikastaroak nabarmendu dituzte. Bederatzi ikastaro daude aurreikusita eta urrian eta azaroan eskainiko dituzte. Kutxa Fundazioaren diru-laguntzari esker %100 diruz lagunduak izango dira langabetuendako. Zabalik da, oraindik ere, izena emateko aukera.
Bestelako eskaintza ere zabalik
Gogorarazi dute, bestalde, langileendako zein langabeendako Lanbidek %100 diruz-lagundutako hainbat ikastaro daudela aukeran. Fabrikazio mekanikoarekin, elektrizitatearekin zein elektronikarekin, eta administrazio kudeaketarekin lotutakoak dira. Ikastaro horiek astelehenetik eguenera izango dira, 17:30etik 20:30era.
Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu 943 89 92 73 telefono zenbakira edo idatzi ikastaroak@maltuna.eus helbide elektronikora. Lanbide Heziketa zentroko webgunean ere egin daiteke kontsulta.