Bergarako pilotalekuak hiru jaialdi hartuko ditu datozen egunetan

Jone Olabarria 2021ko urr. 19a, 17:47

Eguen eta egubakoitzean herriko pilota elkarteko pilotariek jokatuko dituzte partiduak eta igandean Diario Vasco txapelketako partiduak hartuko ditu frontoiak. Herritarrei pilotalekura gerturatu eta partiduez gozatzeko gonbidapena egin dute.

Gipuzkoako binakako txapelketaren baitan A.Etxaniz eta A.Rezusta bergararrak Tolosako pilotarien aurka arituko dira eguenean 20:00etan hasita, nagusien lehen mailan. Egubakoitzean aldiz Gipuzkoako banakako errendimendu txapelketaren baitan lau partidu hartuko ditu frontoiak, 19:15ean hasita.

Domekan Diario Vasco pilota txapelketa XXX. aldia jokatuko dute, 11:30ean hasita.

IV. Bergara Hiria Emakumezko pilota txapelketa

Azaroaren 9tik 23ra jokatuko dituzte partiduak, hilaren 9an eta 16an finalerdiak, eta 23an finalak, promesa mailan eta nagusien mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak