Duela 85 urte fusilatutako bost osintxuarrak omenduko dituzte domekan

Jone Olabarria 2021ko urr. 19a, 16:52

Duela bost urte egindako omenaldiko irudia, fusilatuen omenezko monolitoan.

Bihar, urriak 20, 85 urte beteko dira faxistek bost osintxuar hil zituztenetik, eta urteurrena baliatuz, oroimenaren sua piztuko dute bihar bertan haien omenezko monolitoan. Domekan aldiz, monolitorainoko martxa egingo dute 12:15ean hasita, eta ostean omenaldi ekitaldia izango da, 12:45ean.

Duela 85 urte faxistak Osintxun sartu eta bost auzotar hil zituzten: Tomas eta Ildefonso Iñarra anaiak, Ricardo Zangitu, Rufino Akizu eta Jose Garaikoetxea. Fusilatuei omenaldia egin eta faxismoa salatu gura dute ekitaldiarekin: "Europan faxismoaren goraldian gertatu ziren hilketa hauek ez ahaztea dugu helburu; hala nola irudi berrituz ager daitezkeen faxismo forma berrien aurrean erne behar dugula aldarrikatzea".

Omenaldi xumea

Hala, 12:15ean Osintxuko plazatik monolitorainoko martxa egingo dute domekan, hilak 24. Azaldu dutenez, bertan lore eskaintza eta omenaldi xume bat eskainiko zaie fusilatu zituzten bost osintxuarrei eta euren senideei. Euriarekin Osintxuko plazan egingo dute omenaldi ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak