Bergaran sortu zen 1920ko urriaren 17an. Lau seme-alaba izan ditu eta emakume lasaia eta alaia dela diote ingurukoek. 2015. urtetik Mizpirualde Egoitzan bizi da eta Mizpirualdeko arduradun eta langileek ere lore-sorta oparitu diote. Familiartekoak ere berarekin ditu gaur, eta hain zuzen ere egun berezia ospatzeko bisitan joan zaizkio 20 senitarteko baino gehiago, eta elkarrekin ospatuko dute eguna.
