Joxean Pascual organista eta Karmele Muro sopranoa protagonista Santa Marina parrokian

Jone Olabarria 2021ko urr. 17a, 10:36

Organo Erromantikoaren Zikloaren XXII. aldiaren baitan eskaini zuten atzo kontzertua Karmele Muro sopranoak eta Joxean Pascual organo-joleak. Publikoaren partetik "esperotakoa baino harrera hobearekin", guztira 15 pieza eskaini zituzten, denak Belle Époque garaikoak, edo influentziadunak.

Atzoko kontzertura begira, programa euskalduna eskaintzen saiatu zirela azaldu du Pascualek eta horretarako Belle Époque garaiko konposatzaile donostiarren –bat salbu– piezak jo zituzten. Kontzertuak izandako harreraz galdetuta, herritar ugari gerturatu zirela azaldu du, eta egindako lanarekin "gustura" agertu da organo-jolea.

Kontzertua entzuteaz gain, pantaila bidez ikusi zuten emanaldia herritarrek.

Datorren astean ere, beste kontzertu bat Santa Marinan

Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran dauden organo erromantikoen balioa herritarren artean zabaltzeko helburuarekin elkartu ziren, orain dela 22 urte, hiru herrietako udal ordezkariak, eta hala abiatu zuten Fray Joseph de Echevarria Organoaren Adiskideen Elkartearekin elkarlanean nazioarteko jaialdia.

Hala, Bergararen kasuan aurtengo zikloari amaiera emango dion kontzertua datorren zapatuan eskainiko dute Santa Marinan; Mirian Ulanga eta Roberto Nuño izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak