Hutsean berdindu dute Bergarak eta Elgoibarrek

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 16a, 18:40

Aurkari zaila izan arren, aukera ona zuen Bergarak etxean irabazi eta sailkapeneko beheko postuetatik aldentzeko. Helburu horrekin zelairatu dira bergararrak hasieratik, eta lehenengo zatian etxekoenak izan dira aukera garbienak. Bigarren zatia orekatuagoa izan den arren, ezin izan dituzte gauzatu edukitako aukera apurrak, eta hasi den moduan bukatu da partidua. Gauzak horrela, Bergarak bost puntu ditu eta azkenaurren dago sailkapenean.

"Etxean maila ona ematen ari gara, baina kanpoan hobetu beharra daukagu", adierazi du Aitor Elorriagak, Bergarako bigarren entrenatzaileak. "Bi partidu jarraian irabazi behar ditugu, konfiantza irabazi eta sailkapenean gora egiteko".

Mondrak, garaipena

Kategoria berean, Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailan, Mondrak 2-0 irabazi dio Real Unioni eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, hamar punturekin. Aloña Mendik emaitza berarekin galdu du Eibarren aurka (2-0) eta UDAk bihar, domeka, jokatuko du Ibarran, sailkapeneko azken postuan dagoen Amaikak Bat taldearen aurka, 16:30ean.

Leintz Arizmendik, bihar

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Ligan, Leintz Arizmendik bihar jokatuko du, Eibarren aurka, 15:30ean, Unben.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak