Epeletik Osintxurainoko erreka tartea garbitu dute, Bergarako Erreka Garbiketa Batzordeak egindako deialdiari jarraituz. Ekimenak Bergarako Udalaren laguntza izan du eta 09:30ean elkartu dira taldeak hiru gunetan: Labegaraieta kiroldegian, Osintxun eta Seminarioko patioan. Amaieran Seminarixora eraman dute batutako zabor guztia.
Kontzientziazio mezua
Parte hartzaile eta antolatzaileek azaldu dutenez, erreka garbiketarako eguna sentsibilizaziorako egun bat ere bada: "Gure seme alabak ohitu dira erreka garbiketa honetan parte hartzera eta konturatu gara erreka beste modu batean ikusten dutela; lehen gauza zikin moduan ikusten genuen erreka, eta orain berriz bizitza handia berreskuratu du. Zaborrik ez bota eta zaintzea tokatzen zaigu".