Giro ederrean ospatuta, Bedelkarrek antolatutako lehen zozketak baditu irabazleak

Jone Olabarria 2021ko urr. 16a, 13:00

Bergarako merkatarien elkartea kanpaina berri batean murgilduta dago, urriaren 1etik 29ra. Erosketa txartelarekin zozketetan parte hartzeko aukera dute bezeroek, eta guztira 2.000 euro banatuko dituzte saritan. Hain zuzen ere, atzo egin zuten bi zozketetako lehena: Irala kalean, DJ Pinoren emanaldian zehar izan zen eta herritar ugari gerturatu ziren bertara.

Bedelkarreko ordezkarien arabera, eguraldiak lagunduta, "giro polita" izan zuten atzo iluntzean. Lehen zozketan 1.000 euro banatu zituzten, 250 euroko lau saritan banatuta, eta Marilu Unzurrunzaga, Maite Anduaga, Josune Gantxegi eta Arantza Umerez izan ziren sarituak.

Oraindik ere, parte hartzeko aukera

Lehen zozketa atzo egin bazuten ere, urriaren 29an bigarren aurkera bat ere izango da, Simon Arrieta plazan. Bezeroek zozketan parte hartzeko erosketa ticketa edo zozketarako papertxoak euren izen eta telefonoarekin bete behar dituzte eta honako komertzio hauetan egongo diren kutxetan utzi: Eki-Lur, Mirari, Maka, Optika Manso, Igarza mertzeria, Zubikua, Anezka, Zare Frutadenda eta Txamonix.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak