Musika eskolakoek ezohiko esperientzia izan zela kontatu dute: "Gure izaera eta lana azaldu genien Guatemalakoei eta eurak kulturaren bitartez emakumeen alde egiten ari diren lana azaldu ziguten; izan ere, bertako emakume askok indarkeria matxista jasaten dute eta kooperatibak honek hauen egoera hobetzeko baliabide kulturalak eskaintzen dizkie".
Konexio honetan Bergarako Musika Eskolako hainbat ikaslek parte hartu zuten: Elene Martinez biolinarekin eta Irati Urrutia eta Ekia Mendietak pianoa jo zuten, Josune Ena eta Eli Mendiaraz irakasleen laguntzarekin. Euren partetik, perkusio talde batek hainbat abesti herrikoi jo zituen.