'Zertarako sortuko ditugu kultura plaza berriak?' solasaldia ostegunean Seminarixoan

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 5a, 17:49

Bergarako seminarixoa, pandemia garaiko hitzaldi batean

Urriaren 7an, osteguna, Zertarako sortuko ditugu kultura plaza berriak? solasaldia egingo da Seminarixoan. Arratsaldeko 18:30etik aurrera, Mikel Etxaburu, Ihintza Orbegozo eta Gotzon Barandiaran ariko dira hizlari.

Zertarako sortuko ditugu kultura plaza berriak? izenburupean, Bergarako Kultura Mahaiak, Bergarako Udalaren laguntzarekin, hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, urriaren 7rako. Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera solasaldiari, eta sarrera mugatua izango da Seminarixoko aforoa bete arte.

Hiru hizlari, hiru esperientzia

Euskal Herriko kultur espazio desberdinetako errealitateak bizi dituzten hiru hizlari eseriko dira Seminarixoan: Mikel Etxaburu Osa, Ihintza Orbegozo Igartua eta Gotzon Barandiaran Arteaga. Lehena Bilboko Alde Zaharrean dagoen Xake Espazioa eremu autogestionatuaz ariko da; bigarrena Plateruenako azken urteetako kulturgintzako arduraduna izan da, eta egun Plateruena ta gero zer? dinamikako kidea da; hirugarrena, berriz, euskarazko kulturgintzako kide aktibo bat da, beste hainbat elkarte eta dinamiken artean, Bihotz bakartien klubeko zein Ahotseneako sortzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak