Pandemiak eta eguraldiak baldintzatutako uda Agorrosinen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko urr. 4a, 18:52

Langile bi Agorrosingo kanpoko igerilekua desinfektatzen, ekaineko azken astean.

Ekainaren 11n ireki ziren kanpoko igerilekuak eta irailaren 17an itxi, eta epe horretan 38.225 sarrera kontabilizatu ziren kanpoko igeritokira. 2020ko udan hogei mila inguru izan ziren, eta COVID aurreko garaietan laurogei milara hurbiltzen zen kopurua. Bestetik, 60 jarduera ingururekin abiatu dute ikasturte berria Agorrosinen.

Irailaren 20an abiatu ziren 2021-22 ikasturterako jarduerak Agorrosinen. Irailaren 20an bertan helduen jardueretan 30 ikastaro jarri ziren martxan, eta 26 haur txikien ur ekintzetan eta igeriketa eskolan. Une honetan azken egunetako izen emateekin ari dira, Udaletik ohar bidez jakinarazi dutenez.

Areto txirrindularitzaren arrakasta

Areto txirrindularitza da arrakasta handien duen helduen ekintza, eta zazpi talde osatu dira. Yoga da areto txirrindularitzaren ondoren arrakasta gehien duena; lau talde arituko dira. Umeen igeriketan zazpi talde izango dira zapaburu mailakoak, sei talde 6-24 hilabeteko haurrenak, eta beste sei talde dortoka mailakoak.

Umeen igeriketa, "itxaron-zerrenda kudeatzen"

Ikasturte honetan ere eskaera handia dago haurren igeriketan: "Zozketa bidez esleitzen dira lekuak, eta une honetan itxaron zerrenda kudeatzen ari dira Agorrosingo langileak, erabat bete daitezen talde guztiek eta ahalik eta jende gutxien gera dadin nahi duen jarduera egin gabe", adierazi dute Udaletik.

Pandemiak eta eguraldiak baldintzatutako uda

Bigarren uda izan da COVID garaian, eta aurtengoan ere asko baldintzatu du Agorrosingo jarduera. Ekainaren 11n ireki ziren kanpoko igerilekuak eta irailaren 17an itxi. Epe horretan 38.225 sarrera kontabilizatu dira kanpoko igeritokira. 2020ko udan hogei mila inguru izan ziren, eta COVID aurreko garaietan laurogei milara hurbiltzen zen kopurua. Pandemiak eta eguraldiak baldintzatu dute herritarren asistentzia aurten.

Edukiera mugak direla, inoiz baino gehiagotan itxi behar izan da kanpoko igerilekura sarrera.

Abonatu kopuruen gaineko datuak

Abonatu kopuruari dagokionez, ekainean 3.061 ziren, 1.527 emakume eta 1.534 gizonezko.  Uztailean 3.231, horietatik 1.629 emakume eta 1.602 gizonezko. Iraila 3.032 abonaturekin amaitu da, 1.556 emakume eta 1.476 gizonezko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak