Ndank Ndank elkarteko kideak pozik agertu dira: "Aukeratuak izan garelako oso pozik gaude; aukera paregabea izango da gure mezua zabaltzeko".
Fatou Ndong, Jeanne-Rolande Dacougna, Mbaye Gil, Papa Sarr eta Mamadou Sarr senegaldarren testigantzak jaso dituzte Teranga-n eta Ndank Ndanko kideek gaineratu dute migrazioaren errealitatera gerturatzeko aukera ezin-hobea eskaintzen duela. Goienak erreportaje batean jaso zituen dokumentalaren nondik norakoak.
Hainbat aretotan proiektatuko dute Teranga; gainera, horren bueltako mahai-inguru bat ere badago antolatuta eta Bizkaiko DBHko hainbat institututan emango dute.