Loiolako basilikan, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian zein Bergarako Santa Marina parrokian egingo dituzte kontzertuak. Nazioarteko musikariek zein bertakoek eskainiko dituzte kontzertuak; besteak beste, munduan zehar ezagunak bilakatu diren Ben Van Oosten eta Kurt Lueders organo-jotzaileak izango dira; baita, esaterako, Euskal Herriko Aitor Olea, Loreto F. Imaz zein Myriam Ulanga ere. Gainera, Azpeitiko zein Bergarako organo ikasleen kontzertuak ere izango dira aurtengo zikloan.
Elizondori eskertza
Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren lehen ediziotik antolakuntzan aritu den Esteban Elizondori eskertza egiteko aprobetxatu dute aukera. Bergarako Udalak hiru udalen izenean prestatutako oroigarri bat eman zion martitzenean egindako aurkezpenean Elizondori, eta Edurne Kortak kultura zerbitzuko teknikariak "utzitako oinordetza" eskertu dio.
Egitaraua, prest
