Lehen urteko infantiletan Unax Agirre bergararra, Lander Valle aretxabaletarraren aurka arituko da. Maila bereko Harkaitz Ilarduia bergarrarak, Lier Kortazar aretxabaletarrarekin neurtuko ditu indarrak. Kadeteetan Urko Lozano bergararra eta Soraluzeko Eki Amuategi lehiatuko dira.
Pilota sailetik herritarrak udal pilotalekura hurbiltzera animatu dituzte.