Urteroko ohitura bihurtu den denboraldi berriaren aurkezpen jaia datorren bitartean, berritasun moduan Kolax irratsaioaren eta Angiolillo liburutegiaren arteko elkarlanari esker, Kartzelako Irakurketa Taldea sortzeko ekimena hasi dela aurreratu dute txapakideek.
Ekimen horri hasiera emateko Nerea Loiola Picaza idazlearen Epizentroa liburua irakurtzea proposatzen dute eta solasaldia azaroaren 4ean izango da idazlearen presentziarekin. Parte hartzeko aurrez izena ematea eskatzen da kolaxirratsaioa@gmail.com edo labur.eus/kitepizentroa atarietan.