Osasun Sarearen zortzigarren irteeran, Aspacera bisita

Jone Olabarria 2021ko ira. 28a, 09:27

Bergarako Osasun Sarearen zortzigarren irteera izan zen atzokoa eta 37 lagun batu ziren, Aspaceko egoitzara bisita egiteko. Aste honetako irteera Aspacek antolatutakoa da.

Bergara Oinez ekimenak ordubete, eta ordu eta erdi arteko oinezko txangoak egiteko aukera ematen du, "adin eta ezaugarri guztietako pertsonei egokitua, era lasai batean". Irteera denak ostegunetan egingo dituzte, 10:15ean Agorrosin kirol gunetik irtenda. Ekimenean parte hartzen duten eragileetako bakoitzaren ardura da irteera bat antolatzea; Mariaren Lagundia, Aranzadi Ikastola, Pol-Pol, Duintasuna, San Joxepe, Jardun-Topagunea,Bergarako Udala, Aspace, Osasun Publikoa, Osakidetza eta BPX.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak